XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): ats, asnasa, asbage, asbaitu, asbera, atsekabe, atsalkor, atsanka, atsartu, atsarte, atseden, atsegiñ, atsgarri, atsgaizto t. a. gogo itzak... miñ itzak... beren goiak edo beeak, saietsak edo egalpeak adierazteko ba dituzte berrogeina itz-ume edo itz-lotu.

Aberastasun au urritzen doakigu; mintzagai auetan, gure aurrekoek utzi diguten ugaritasuna murrizten eta galtzen ari gera... ustegabean noski.

Eta nik emen baserriko sutondoa aipaturik... barne-izkeraz diodana, balio lezake, oro-ar, olagizonen eta arraintzaleen izkeraz: Etxe barrengo eta batez-ere norberekiko mintzairua, izkera, euskera, aberatsa dugu.

Eta naiz oraingo naiz geroko euskerari begiratuaz... barne-bizikerak darion izkera euskerazkoa bearko luke; ez erderatik artua; gai ontan... zabarkeria litzake eta euskerari dagokionez, eriotza lekarkioke ezarian, ezarian.

Baserri-aroari dagokionez (sutondoko bizikerari begiratuaz batikbat berdintsu olagizonak eta antzeko arraintzaleak) euskeraren tasun au nekarke noski: barne-izkera aberatsa naiz etxebarrengo, naiz norbere barrengo... mintzagaietaz.

Eta keri bat: eztabaidarako griña, norgeiagoketan amoreman eziña.

Eta ontan... entzun dezakenak... bentzu.

Gaur arteraiñoko euskeraren tasunak bereizten ari geran ezkero (artzaintza-arokoak eta baserri-arokoak aipatu ditugu), beste bat ere ekarri nai nuke: aspalditik... euskera, kristau-izkera da.

Esaera-zar edo errefrau bezela etorri zaigu arako ura: Euskaldun fededun.

Onela gaur arteraiño, eta au da dagokidana; baiña barka bezait... nik uste... emendik aurrera ere.

Onela izan da bizikera guzian: aozko izketan noski, eta idatzian zer-esanik ez.

Jakiña! Tasun batek... bestea kentzen du; bere kontrakoa alegia.

Au da: euskera, fede-izkera izanik... fedearen kontrako irizpideak, izpideak eta izkerak... moztu, murriztu, ukatu ta zapuztu... egin ditu.

Eziñ ukatua.

Nolanai ere, bizikera ala izanik... bizilegeak dakar: ongarria artu ta kaltegarria baztertu edo uxatu.